top of page

Aurten Donostian, OLATU TALKA jaialdiaren barruan, Donostiako Udalaren Musika eta Dantza Eskolako Klarinete irakasleek, ikasleekin kontzertu bat antolatuko dugu eta​ ekintza honetan ikasle guztiei parte hartzea  gomendatzen dugu.

Bi talde antolatu ditugu:

Alde batetik, Oinarrizko lehenego kurtsoetan dauden ikasleekin talde bat osatuko dugu (33 lagun), eta bestetik helduekin eta hurrengo kurtsoetako ikasleekin beste bat (55 lagun).

​

Talde bakoitzarekin, piano eta bateria batekin lagunduta, obra batzuk prestatuko ditugu maiatzaren 26-an, arratsaldean (plazak eta ordutegiak zehazteko) denok elkarrekin klarinete emanaldi hau emateko.

Kontzertu hau prestatzeko irakasleok gure klasetan entseguak egingo ditugu, baina denek batera jotzeko 2 entsegu orokorrak izango dira Musika Eskolako Kontzertu aretoan:

​

  • 2013/05/04 (10:30-12:30)
  • 2013/05/18 (10:30-12:30)

Web-horrialde honetan, kontzertuan joko diren pieza guztien partituren bideoak prestatu ditugu, etxean errazago ikasteko eta gehiago disfrutatzeko.

 

Zuen gustokoak izatea espero dugu

 

​

© 2013 Ana Huarte

bottom of page